top of page

ARNAAI

Zestoako Osinbeltz harrobiaren berreskurapena

Urtea

2019

Kokapena

Zestoa, Gipuzkoa

Programa

Arte, natura eta aisialdi gunea

Azalera

Kanpo azalera: 155.000 m²

Azalera eraikia: 1470 m²

Azalpen laburra

Proiektua Zestoako Osinbeltz harrobian kokatzen da. Bertan, XX. mendean ustiaketa handi bat egon zen eta aktibitatea eten zenean ingurua abandonatuta geratu zen. Geroztik hainbat proiektu planteatu dira bertan: harrobia lurrez bete eta zuhaiztegi bihurtu, zabortegi modura erabili… baina ez zen azaldu biztanleen nahiak asetuko zituen eta inguruaren indarra aprobetxatuko zuen proiekturik.

 

Honen harira, harrobiak utzitako aztarna erraldoia era positibo eta erabilgarri batean eraldatuko duen eta bertan gune interesgarri eta erakargarri bat sortuko duen proiektua planteatu da. Proiektuak bi helburu nagusi ditu: Alde batetik bertako ekologia eta naturaren inguruko hausnarketa bultzatzea; eta bestetik harrobia inspirazio eta miresmen gune bilakatzea.

 

Horretarako, inguruaren geometria eta eskalak suposatzen dituen kondizio gogorrak kontuan izanda, hiru eremu nagusi planteatu dira: harrobiaz gozateko aisigune bat; inguruko natura eta landaretza berrezartzeko lorategi gune bat; eta inspirazio gune horretan sortutako obrekin oatuko den erakusketa espazio bat. ARTEA, NATURA, AISIALDIA (ARNAAI). 

 

Hau gauzatzeko bi eraikutza sistema erabili dira: batak, inguruaren egituraketa bat egingo du eta espazio erraldoiari giza eskala emango dio (eskeletoa), eta besteak, aurrekoaren menpe egongo denak, aipatutako helburuak eta erabilerak jasoko dituen espazioak sortuko ditu (kaxak). Bi hauen artean eraikiko da harrobiaren proiektu arkitektonikoa eta konbinazio ezberdinekin programa osatuko dute: harrobiaren harrera gunea, irisgarriak izango diren komunikabideak, behatokiak, bertako aisialdiak gauzatzeko beharrezkoak izango diren ekipamenduak (biltegiak, taberna…), harrobiaren jarduketak zaindu, kontrolatuko dituen administrazio gunea, tailer inspirazionalak eta bertan sortutakoa erakutsi ahal izateko exposizio guneak. Honek proiektuaren zentroa izango den eraikin nagusi bat sortuko du.

bottom of page